XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orra iritzi orren muña.
Jakinduriaren itzala nai luke iritzi onek gure Euskerarentzat.
Bañan iritzi onen, sobera aurkako beste iritzi bat ere bai baitdegu:
Jakinduriaren itzala bearrezkoa degula, batzuek; eta jakintsuen itzalak ez digula bat ere mesederik egiten, besteak.
Linguisten itzalak, alegia.
Izenez, ez bide-ziran aipatu Batzarretan.
Bañan norbaitek jaso bear izan zuan, zenbaitzuen aopean-edo zebillen aien aurkako mar-marra.
Azpeitiko ta Oñatiko euskera nolakoa dan ikasteak Euskeraren batasunari kalterik egiten ez dion bezela, jakintsuak beren Katedretan eta Universidadeetan egiten dituzten Euskerari buruzko azterketak ere, ez diote kalterik egiten Euskeraren bizitzari, mesede baizik, bere itzalaren
Ez da orain-oraingo, gauza jakintsuak, Europa guztiko jakintsuak, Euskerarentzat izan duten ikasi-bearra.
Hunmboldt batek, eta Bonaparte'k, Van Eys'ek, Schuchardt'ek, eta Ulhenbeck'ek eta Gavel batek Euskerarentzat izan duten ikasi-naia eta eman diguten itzal ederra, Euskera baserritar-izkuntzat zeukatenen aurrerako oso onuragarri ta goragarri izan zan XIX gizaldia zear.
Orra or beste iritzi bat.
Au ere esan bear zan.
Eta esan zan.
Bañan iritzi guztietan ez zan izan gutxienik Arantzazu'ko ollotegia asaldatu zuana
Ez zan, ba, gogo zitalez ari ori esan zuana.
Ez; naigabe ta biotz-urratu batez baizik.
Bañan ez bait-dira Bizkaian bertan iritzi ortakoak danak... or zutitzen zaigu bat-batean, larogei urteko aiton bat, euskaldun-berri bera, ama-aldetik eusko-odoldun, bañan aita-aldetik ez; aiton, bañan adore aundikoa benetan bere larogei urtetan; eta burua gogor astindurik, ola dio: